Hacer Encima ()



Dates limites

07 oct. 2021
Appel à Inscriptions

27 oct. 2021
Festival fermé

17 déc. 2021
Date de notification

15 déc. 2021
18 déc. 2021

Adresse

C/Postas, 13-15,  01005, Vitoria-Gasteiz, Álava, Spain


Description du Festival
Festival d court métrage 30'<


Exigences du Festival
 Festival de cinéma
 Fiction
 Documentaire
 Animation
 Fantastique
 Terreur
 Experimental
 Music Video
 Autres
 Tous les genres
 Tous les thèmes
 N’a pas de frais de d’inscription
 Festival National
 Lieu physique
 Date de production: Tout
 Pays de production: Tout
 Pays de tournage: Tout
 Nationalités des directeurs: Obligatoire
 Premiers Films 
 Projets scolaires 
 Courts-métrages  30'<
 Toutes langues
 Toutes langues
Partager sur les réseaux sociaux
 Facebook 
 Tweet





Spanish
English


Début du Festival: 15 décembre 2021      Fin du Festival: 18 décembre 2021

[EUS] CORTADA Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) hiriburuan abenduan egiten den film laburren jaialdia da. EHUko (Euskal Herriko Unibertsitate Publikoa) Alabako Campusak sustatutako proiektu honek Gasteizko Udalaren eta Vital Fundazioaren laguntza du. CORTADAK 25 urtetik gorako ibilbide luzea du. Aurtengo edizioa abenduaren 15etik 18ra izango da, Gasteizko KULTURUNEA FUNDAZIOAREN GELAN (Posta kalea 13, 15, 01005).

[EUS] Lehiaketako sari ofizial hauek ezarri dira:

- Cortadako Film labur onena 2000 euro.
- Euskal film labur onena 1000 euro
- Dokumental onena 500 euro
- Animazio onena 500 euro
- Gureak film labur onena 300 euro

[EUS] CORTADA 2021 | XXV. Gasteizko Film Laburren Jaialdia. 2021eko Abenduaren 15etik 18ra.

1. CORTADAren 25. edizioa. XXV GASTEIZKO LABURMETRAIEEN JAIALDIA 2021eko abenduaren 15etik 18ra bitartean izango da Euskal Autonomia Erkidegoko hiriburuan. Osasun-alertaren egoera kontuan hartuta, jaialdia agintari politiko eta sanitarioek zehazten dituzten jarraibideetara egokituko da, eta presentzialki egiten jarraituko da, betiere egoerak ahalbidetzen badu, ospakizunaren unean egokiak diren edukiera- eta higiene-gomendioei jarraituz.

2. Estatu Espainiarrean jaio edo bizi diren film laburren egileek parte har dezakete CORTADAn. Parte hartzeko, ezinbestekoa izango da NANa, estatu Espainiarreko herritarren kasuan, eta bizileku-baimena edo egiaztagiria, Espainiako nazionalitatea lortu ez duten egoiliarren kasuan.

3. Jaialdira 2020an eta 2021ean ekoiztutako filmak aurkeztu ahal izango dira, gehienez 30 minutukoak.

4. Film laburrek I.C.A.A.-k kalifikatuta egon beharko dute (Zinematografiaren eta Ikus-entzunezko Arteen Institutua), edo kalifikazioa eskatzeko prozesuan egotea, eta lehiaketan parte hartu ahal izateko ezinbestekoa izango da hori justifikatzea, kalifikazioa edo eskatu izanaren frogagiria.

5. CORTADAk SAIL OFIZIAL batekin kontatzen du. Hautaketa batzordeak aukeratzen dituen FIKZIO, DOKUMENTAL eta ANIMAZIO film laburrek osatuko dute sail hau.

6. GUREAK, Euskal Autonomia Erkidegoan ekoiztutako film laburren sailean parte hartzeko, film laburren egileek Euskal Autonomia Erkidegoan (Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa) jaiotakoak edo bertan bizi direnak direla egiaztatu beharko dute. EAEko enpresek ekoiztutako film laburrak ere onartuko dira atal honetan, nahiz eta zuzendariak lurralde horretakoak ez izan. Kasu horretan, enpresek edo ekoizleek hori egiaztatzen duen agiriren batekin justifikatu beharko dute EAEra atxikita daudela.

7. SAIL OFIZIALEKO filmak hautapen-batzorde batek aukeratuko ditu. Batzorde horrek jasotako film labur guztiak ikusiko ditu, eta erabakia apelaezina izango da. Zinemarekin eta, oro har, kulturarekin zerikusia duten pertsonek osatutako EPAIMAHAI OFIZIAL batek emango ditu sariak , gutxienez UPV/EHUko kide batekin. Epaimahai honek emango ditu Sail Ofizialeko lehiaketako sari guztiak. Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da.

8. CORTADAn hautatutako filmak lehiaketaren webgunean eta PDF formatuan deskargatu daitekeen katalogoan agertuko dira. Katalogo hori horretarako egingo da eta aipatutako webgunean egongo da. Filmak jendaurreko saioetan erakutsiko dira jaialdia egiten den egunetan, betiere agintari sanitario eta politikoek horretarako aukera ematen badute. Proiekzioak ahalik eta kalitate handiena izan beharko du, eta horretarako hautatuek emandako DCP edo HDko fitxategi digitalak erabiliko dira, gutxienez 1920 x 1080 – 1080p bereizmenarekin. Jaialdiak bere gain hartuko du ekoizleek emandako materialekiko erantzukizuna, aseguru batekin hondatu edo galduz gero. Film laburren kopia fisikoak jasoz gero, jaialdiak bere gain hartuko ditu kopia hori itzultzeko gastuak. Proiekzio guztiak AULA FUNDACION KULTURUNEA Gelan egingo dira, Posta kalea 13-15, 01005, Vitoria-Gasteiz. Lanen egileei eta ekoizleei jaialdiaren datak hurbildu eta aukeraketa argitaratu ahala sortzen diren gorabehera guztien berri emango zaie.

9. Itxiera saioa eta sari banaketa momentu horretan dauden baldintzen arabera egingo dira. Hautatutako film laburrei, jazoerek aurrera egin ahala, emango zaie jaialdiari buruzko berritasun guztien berri, betiere osasunaren ikuspegitik egoera orokorrera egokituz.


  

 
  

Découvrez les meilleurs films et festivals, en un seul clic

S’inscrire
Connexion