Фестиваль начинается: 28 Ноябрь 2024
Фестиваль заканчивается: 28 Ноябрь 2024
Xedea: Euskal Autonomia Erkidegoko gazteak klima-erronkei eta haien ekintza- ahalmenari heltzeko mugiaraztea, mikrofilm-labur lehiaketa baten bidez. Lehiaketa ikus-entzunezkoen sorkuntza teknologia berrien bidez zabaltzera dago bideratuta, ikus- entzunezko sortzaile gazteen talentuari esker, klima-larrialdiak eta -ekintzak ezagutarazteko modu berriak aurkitzeko asmoz. Horretarako, gai hauek ezarri dira: “Klima-ekintza: Ikuspegi berri bat” non lanek ikuspegi berri bat erakutsi beharko duten ekintzara pasatzeko, klima- aldaketa arintzeko eta espero diren inpaktuetara egokitzeko eta motibazio-mezuak txertatzeko.
Денежные призы: 1,500€
KLIMAMETRAJE EITB SARIA 2024: 800 €
Epaimahaiaren bigarren saria: 500 €
Epaimahaiaren hirugarren saria: 200 €
Ikus-entzuleen saria mikrofilm-labur onenari: 5 sarrera BBK LIVE 2025erako
1. ANTOLATZAILEA: Ihobe, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari atxikitako Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa.
2. XEDEA: Euskal Autonomia Erkidegoko gazteak klima-erronkei eta haien ekintza- ahalmenari heltzeko mugiaraztea, mikrofilm-labur lehiaketa baten bidez. Lehiaketa ikus-entzunezkoen sorkuntza teknologia berrien bidez zabaltzera dago bideratuta, ikus- entzunezko sortzaile gazteen talentuari esker, klima-larrialdiak eta -ekintzak ezagutarazteko modu berriak aurkitzeko asmoz. Horretarako, gai hauek ezarri dira: “Klima-ekintza: Ikuspegi berri bat” non lanek ikuspegi berri bat erakutsi beharko duten ekintzara pasatzeko, klima- aldaketa arintzeko eta espero diren inpaktuetara egokitzeko eta motibazio-mezuak txertatzeko.
3. PARTE HARTZAILEAK:
Lehiaketa ikus-entzunezko eta ingurumeneko ezagutzak eta/edo kezkak dituzten gazte taldeei zuzenduta egongo da.
Parte hartzen duten pertsona/taldeek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:
• 18 eta 30 urte bitartean izatea, 2024ko irailaren 30ean.
• Bizilekua EAEn izatea.
• Bi film labur onartuko dira parte hartzen duen talde bakoitzeko.
• Talde batek, parte hartu ahal izateko, 2-5 pertsona izan beharko ditu.
Kanpo geratzen dira:
•Administratiboki edo penalki zehatuta dauden edo horretarako ezgaitzen dituen legezko debekuren bat duten pertsonak, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera sexu diskriminazioagatik eragindakoak barne.
4. AURKEZTUTAKO LANETARAKO BALDINTZAK
A. BALDINTZA OROKORRAK
•Lanak 2024ko irailaren 30etik 2024ko azaroaren 11ra bitartean eginak izan behar dira.
•Lanak formatu digitalean sortu behar dira. Edozein teknika onartzen da, azken emaitzak 1920 x 1080 pixeleko HD tamaina duen bitartean; MOV, H264 fitxategi formatuak.
•Piezek ezin izango dute 30 segundo baino gutxiagoko iraupena izan, ezta 3 minutu baino gehiagokoa ere.
•Film laburrek lokuzioa badute, Euskal Autonomia Erkidegoko hizkuntza ofizialetako edozeinetan onartuko dira.
•Aurkeztutako obretan erabiltzen den musika egile eskubiderik gabea izango da, eta bestela, egileak arduratuko dira aurkeztutako obran erabiltzeko behar diren erabilera eskubideak eskuratzeaz.
•Ez da onartuko edukia (zuzenean edo zeharka) publizitatekoa, sustapenekoa edo telesalmentakoa izatea, ez eta produktu edo marka jakin baten gaineko beste edozein jarduera komertziala duen ikus-entzunezko grabaziorik ere.
•Ez da inola ere onartuko giza eskubideak errespetatzen ez dituen edo eduki iraingarriak dituen sorkuntzarik.
•Oinarriei erantsitako I. eranskina bete beharko da, eta grabazioan zehar ingurumenaren aldetik jasangarriak diren neurrien dekalogoko neurriak adierazi
beharko dira.
5. LEHIAKETAREN PROZEDURA: IZEN EMATEA
•Deialdia 2024ko irailaren 30eko 00:00etatik 2024ko azaroaren 11ko 13:59ra egongo da zabalik.
•Izena emateko, www.festhome.com webgunera jo beharko da, eta parte hartzeko eskaera orria online bete.
•Film labur bakoitza parte hartzeko inprimakiaren datuetan agertzen den pertsona fisikoaren izenean erregistratuko da, pertsona taldea ordezkatuz. Antolakuntzak suposatzen du talde horrek irudiei zein erabilitako musikari buruz aurkeztutako obraren gaineko eskubideak izan badituela, eta, beraz, ez du bere gain hartuko lehiakideen eraginez horrek ekar lezakeen erantzukizunik. Parte hartzeko inprimakiko datuetan agertzen den pertsona fisikoa eta zuzendaria bi pertsona desberdin badira, sariaren onuraduna film laburra zuzentzeko ardura duen pertsona izango da.
•Parte hartzaileek lehiaketa kudeatzeko beharrezkoak diren euren datu pertsonalen tratamendua onartzen dutela adieraziko dute.
•Ihobe sozietate publikoko edo Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko langileek ezin izango dute lehiaketan parte hartu.
6. SARIAK
Hainbat profiletako emakumeek eta gizonek osatutako epaimahai batek, bai ikus- entzunezko sektorearen atalekoak, bai klima aldaketaren eta horrek dakartzan ingurumen ondorioen azterketaren eremukoak, honako sari hauek emango ditu:
• KLIMAMETRAJE EITB SARIA 2024: 800 €
• Epaimahaiaren bigarren saria: 500 €
• Epaimahaiaren hirugarren saria: 200 €
• Ikus-entzuleen saria mikrofilm-labur onenari: 5 sarrera BBK LIVE 2025erako
Sariak proiektua inskribatzen duen pertsonari emango zaizkio, nahiz eta saria bere taldeko kideekin partekatu beharko duen, modu arduratsuan.
7. LEHIAKETAREN BILAKAERA
• Deialdi honen oinarriekin bat datozen eta oinarri hauetan ezarritako eskakizun eta baldintza teknikoak betetzen dituzten obra guztiak lehiaketa fasera pasatuko dira.
• Lehiaketaren epaimahaiak lehiaketara onartutako film labur guztiak ikusi eta epaia emango du. Hala, oinarri hauetan ezarritako sariak banatuko ditu.
• Lehiaketa ebatzi ondoren, antolakuntzak izena ematean emandako datu guztiak egiaztatzeko eskatuko die saridunei.
• Lehiaketaren antolakuntzak aurrerapen nahikoarekin jakinaraziko du noiz/nola izango den sari banaketa. Saritutako lanaren egileak aurrez aurre jasoko du saria.
• Lehiaketaren bilakaeran aurreikusi gabeko edozein gorabehera gertatzen bada, eta oinarri hauetan berariaz jaso ez bada, antolakuntzaren irizpidearen arabera ebatziko da. Era berean, materiala modu txarrean iristen bada edo iristen ez bada, antolakuntza ez da erantzule izango.
8. JABETZA INTELEKTUALEKO ESKUBIDEEN DEFINIZIOA
Ikus-entzunezko grabazio bat bidaltzen duen pertsonak (hemendik aurrera, “titularra”), parte hartzeko eskabidea aurkeztean, oinarri hauetan jasotako eskubide eta betebehar guztiak oso-osorik eta askatasunez onartzen dituela egiaztatzen du.
Titularrak egiaztatu du:
A . Gehienez 5 pertsonako eta gutxienez 2ko talde bat ordezkatzen duela.
B . Bere ikus-entzunezko grabazioa (bai forman, bai edukietan) jatorrizkoa dela, eta ez beste edozeinen kopia bat.
C . Grabazioak ez duela legerik urratzen edo bortxatzen; alegia, ez duela eskubide pertsonalen aurka egiten, eta ez duela difamatzen, manipulatzen edo ez dituela nortasunaren eskubideak edo babes daitezkeen beste ondasun juridiko batzuk iraintzen.
D . Grabazioa ustiatzeko eskubideak dauzkala, eta ildo horretan, grabazioaren titulartasun baketsua bermatzen diola Ihoberi. Zehazki, eta aurrekoaren garapen
gisa, titularrak honako hauei buruzko baimenak eta eskubideak dituela egiaztatzen du:
d.1) Horretarako berariaz sortutako ikus-entzunezko eduki eta osagai guztiak. Horien artean hauek nabarmendu daitezke:
d.1.1) txertatutako musika eta musika partiturak d.1.2) gidoiak eta beste testu batzuk
d.1.3) kamerarien, errealizadoreen… funtzioak d.1.4) sartutako lokuzioak eta/edo azpitituluak
d.1.5) grabazio lekuari, bertan agertzen diren pertsonei eta abarri buruzkoak
d.2) Aldez aurretik eginda dauden eta grabazioan txertatzen diren edozein motatako obra edo sorkuntza guztiak.
E . Ihobek ez du ikus-entzunezko grabazioaren edukiarekiko erantzukizunik hartzen, grabazio horren jatorria eta ekoizpena erabat arrotzak zaizkion heinean.
F . Saridunek Ihoberi lagako dizkiote obrak erakusteko eskubideak, honako baldintza hauetan: Ihobek film labur irabazlea publikoki komunikatzeko eta URTEBETEKO (1) epean, eta munduko edozein herrialdetan emititzeko eskubidea izango du, bere komunikazio kanalen bidez, eta horietan espresuki txertatu beharko da webgunea: www.ihobe.eus. Lagapen horrek ez du esklusibotasun izaerarik.
G . Ikus-entzunezko grabazioak bidaltzea, baita Ihoberen alde egiten den eskubideen lagapena eta horien egikaritza ere doako ekintzak izango dira.
H . Ihobek eskubidea du bidalitako materiala bere beharren arabera erabiltzeko. Materiala ezabatu ahal izango da (eta, ondorioz, webgunean txertatu gabe edo komunikazio kanaletan argitaratu gabe geratu) bidalketa arauak betetzen ez badira, edo grabazioaren edukia oinarriekin bat ez datorrela uste bada, edo edukia eta/edo tratamendua direla-eta dibulgaziorako edo emisiorako egokiak ez diren irudiak baditu.
I . Ihobe lanaren talde titularrarekin jarri ahal izango da harremanetan, emandako informazio batzuk egiaztatzeko, eta baita garrantzitsutzat jotzen diren datu batzuk osatzeko edo horien egiazkotasuna ziurtatzeko ere. Titularrak konpromisoa hartzen du horretan ere lankidetza handiena eskaintzeko.
Ihobek zure datu pertsonalak tratatuko ditu honako xede hauetarako:
• Lehiaketan izango duzun parte hartzea kudeatzea eta horren berri ematea.
•Parte-hartzaileen irudiak edo grabazioak eginez gero, horiek lehiaketaren berri emateko erabiliko dira doan eta denbora mugagabean, une bakoitzean arlo horretan aplikatu beharreko legeria errespetatuz.
•Lehiaketa amaitzen denean, zure datu pertsonalak xede horretarako gordeko dira lehiaketa amaitu arte eta/edo Ihoberi erantzukizunak ekar diezazkion legez ezarritako aldia amaitu arte.
C . Tratamenduaren legitimazioa.
Lehiaketan parte hartzea izapidetzeko, zure datuak tratatzeko lege-oinarria honako hau da: datuak babesteko erregelamendu orokorraren 6.1.b) artikulua. Tratamendu hori beharrezkoa da parte-hartzailea parte den kontratu bat gauzatzeko.
D . Lagapenen edo transferentzien hartzaileak.
Zure datu pertsonalak ez zaizkie lagako beste pertsona edo enpresa batzuei beren helburuetarako erabiltzeko. Hala ere, Ihobek azpikontratatutako erakunde batzuek datu pertsonalak eskuratu ditzakete, tratamenduaren arduradun edo azpiarduradun gisa, Ihoberi beharrezkoa den zerbitzu bat emateko. Bereziki, Ihobek hirugarren hauen laguntza jasotzen du adierazitako zereginetarako:
• Pacay: lehiaketaren eta parte hartzaileen kudeaketan laguntzea.
Ihobek ziurtatu egiten du erakunde horiek guztiek bete egiten dutela datuak babesteko araudia, eta araudi hori ere zuzenean aplikatu behar zaiela. Ez da aurreikusten datu pertsonalen nazioarteko transferentziarik egitea, eta, beraz, Europar Batasunean tratatuko dira.
E . Interesdunen eskubideak.
Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, horien aurka egiteko eta ezerezteko eskubideak edozein unetan erabili ahal izango dituzu Bilboko Urkixo zumarkaleko 36. zenbakiko 6. solairuan (48011) edo helbide elektroniko honetan: lopd@ihobe.eus
10. OINARRIAK ETA ERANTZUKIZUNA ONARTZEA
Lehiaketan parte hartzeak bere oinarriak osorik onartzea dakar, baita parte hartzaileek oinarriei eta legokiekeen beste edozein ekintza administratibo edo judizialari buruzko inpugnazioak egiteari berariaz uko egitea ere.
Erantzukizuna:
•Antolakuntzak lehiaketa honen oinarriak edozein unetan interpretatzeko eta aldatzeko eskubidea du, edo lehiaketa baliogabetu edo ondoriorik gabe uzteko eskubidea, betiere horretarako arrazoi justifikaturik badago. Kasu guztietan, konpromisoa hartzen du parte hartzaileei aldatutako oinarrien berri emateko, edo, hala badagokio, lehiaketa bertan behera geratu dela adierazteko, webgune honetan: www.ihobe.eus.
•Parte hartzaileek konpromisoa hartzen dute ematen duten informazioa osoa, egiazkoa eta eguneratutakoa izan dadin; nolanahi ere, antolakuntzak ez du horren benetakotasuna egiaztatuko eta, beraz, ez du bere bizkar hartuko akats, omisio edo faltsukerietatik eratorritako erantzukizunik.
•Parte hartzaileek edozein erantzukizunetatik salbuesten dute Ihobe kasu hauetan: parte hartzaileren batek egindako plagioaren edo indarrean dagoen legeriaren beste edozein urraketaren ondorioz.
•Erreklamazioa edo gatazka gertatuz gero, bai parte hartu beharreko pertsonak, bai antolakuntza bera, Bizkaiko auzitegien jurisdikzioaren mende jarri beharko dira.
11.ZERGA-BETEBEHARRAK
Sariak indarrean dagoen zerga-legediaren mende egongo dira, eta irabazleak bere gain hartuko ditu saria jasotzearen ondorioz dagozkion zerga-betebeharrak.
Atxikipenen ondorioetarako, esleitutako sariaren balioa 300 eurotik gorakoa bada, Ihoberen kontura egingo da konturako diru-sarrera, eragiketaren sortzapen-datan indarrean dauden tasen arabera. Konturako diru-sarrera ez zaio irabazleari jasanaraziko, eta Ihobek hartuko du bere gain. Beraz, diru-sarrera horrek irabazleak jasotako gauzazko sariak baino balio
handiagoa izango du.
Era berean, eta hala badagokio, Ihobek atxikipenen eta konturako diru-sarreren ziurtagiria igorriko dio irabazleari, azaldutako araudiaren arabera.
12. HARREMANETARAKO
Ihobe, Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa Urkixo zumarkalea 36 - 6. solairua, 48011 - BILBO
Telefono zenbakia: 94 423 07 43
Helbide elektronikoa: klimametraje@ihobe.eus
Klimametraje 2024
Короткие фильмы >1' 3'<
Никакой платы
Крайний срок подачи заявок
11 ноя 24
Сэкономить
0€
Отправить
Requisitos:
• Tener una edad comprendida entre los 18 y 30 años, a 29 de septiembre de 2024.
• Tener residencia en la Comunidad Autónoma del País Vasco.
Откройте для себя отличные фильмы и фестивали всего в один клик мышки